XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dezagun ahantz, beraz, separatzeko eskubidea kolonizatuetako herrialdeei bakarrik eskeintzen zaiela; ez bakarrik eskeintzen, baita hartzen behartzen ere iraultzaren izenean.

Zergatik ez da aplikatzen formula hori bera beste herri menperatu eta zapaldu guzietan?.

Formula hori Estadu Sobietikoan ezin aplika zitekeela erantzuten da; zeren, arrazoitzen denez, R.S.F.S.R. alkartea osatzen duten herriek libreki eta beren borondatez onartu bait zuten elkarte hori.

Guk, aldiz, atzoko gauzak gaurko egunetik begiraturik nazio arazoak gero eta gaitzagoak bilakatzen ari direla konstatatzen dugu.

Ez zen, agian, horrelakorik gertatuko baldin herriek beren borondatez eta libreki hautetsi izan bazuten beren etorkizuna.

Errusia-ko kaso honetan ematen diren soluziobideak Euskal Herriari aplikatu ezkero, dudarik gabe oso urruti joango ginake ondorioetan.

Aplikatzen entseiatu direnek aski ondo ulertu dituzte Stalin-en printzipioak.